Ongi etorri

Biografia laburra

Komunikazio arduraduna naiz Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean, eta bertan uztartzen ditut komunikazioa eta irakaskuntza. Fakultatean barne eta kanpo komunikazioa lantzen dut, MUniversitas aldizkaria koordinatu, eta fakultatearen webgunea kudeatu. Irakatsi, berriz, irakasten dut Web 2.0 eta Idazkuntza digitala. Doktore tesia egiten hasi naiz euskarazko Wikipediaren gainean.

Berripaperak sortu, diseinatu, idatzi eta argitartu izan ditut: Euskararen Berripapera, Herriko, Asmoz ta Jakitez, Campusa eta Pas de Basque berripaperak adibidez. Berripapera hitza ere neuk finkatu nuen erabilera horretan.

Parte hartu nuen euskarazko herri aldizkarien loratzean:Arrasate Press sortu, zuzendu eta beronen eredua zabaltzen lagundu nuen. Beste horrenbeste, Arrasate Telebistari dagokionez. Ondoren Hitzaro eta Lengua Viva saioak zuzendu nituen Euskal Telebistan.Goiena Telebistako albistegiak birmoldatzen parte hartu nuen, erredaktore buru moduan.

Interneten ere, esku hartu nuen Sustatu.com blogaren sorreran, bertako batzorde editorialeko kide izan bainintzen. Gaur egun lau blog kudeatzen ditut, Faroa blog pertsonala, Farozaina tumbleloga, Gizakom eta 8. probintzia.

2005ean liburu bat argitaratu nuen: Medikuak esan dit minbizia dudala, oinarritua Sustatun ateratako kroniketan.

Kolaborazioak
2007ko udan hasita, igandero 8. probintzia egiten dut Euskadi Irratian,Amarauna saioaren barruan, hamar minutuko atal bat, euskal blogosferari eskainita. 2008an hasita, berriz, Telepolis saila idazten dut Jakin aldizkarian, teknologia berrien inguruan.

Hitzorduak

Zenbait lan